Orrialde:Garoa (1912).pdf/335

Orri hau berrikusia izan da

beartsuak, beartsuak batez ere, ijito, pasiego, barkillero, eskale, perzgille, aulkigin ta abar Etzituan alperrik, kopaka basoka, ainbeste bonbilla ta zaragi ustu. Edozein bidezkori laster igarriko zion dirurik bazuan ala ez, jantzian, esakeran, ibilkeran, begietan, edonun.
Ain ixil ta geza ikusirik:
—Zer dakartzu? —galdetu zion Joseri.
—Lanera nator.
—Nora gero?
—Alboko arrobira.
—gurean egoteko?
—Bai.
—Aurrez ordaindu bear dezu egoerea ta jana.
—Aurrez?
—Bai.
—Orain eztaukat ba.
—Ala uste nuan. Agertu zeraneko, peku txarrean jarri naiz. Askotxo ikasia nago ni. Pardel gabe ta, lanera...
—Gaurko beñipein, sapaian bada ere...
—Emen eztago sapairik.

—Soñekoa baituko[1] dizut.

  1. Baitu: Poner ó dejar en prenda.