Orrialde:Garoa (1912).pdf/347

Orri hau berrikusia izan da

—Bai; agindua ez ematea, kentzea bezela da. Lapur arraioak!
—Lapurrak gu?
—Bai; dirua daukaten guztiak lapurrak dira, diru danak lapurretan egiñak.
—Aitaren, Semearen! ... Au ere entzun bear genduan! Lapurretan egiñak lanaren lanez aurreratutako txanponak? Lapurretan, ire aitari eman nizkan urreak? Lapurretan, ik; asko edo gutxi, Somorrostron irabazi ta eztakit nun ondatu ditukanak? Ireak ez, e? Ba, i baño lan pixkat geiago egiñak gaituk. Bai orixe... Nik eztiat iri dirurik agindu, baño agindu banian ere eznian emango. Euri! Ardangeletan ardo biurtzeko, beste zeregiñik eztaukak eta... Ik deitu bear iñori alperra, ik, egun guztian besoak tolestuta Don Bizente baño tenteagoa agoan orrek...
Amonaren oiuetara elizakoak inguratu etzitezen:
—Alde zagun emetik, —diote Martiñen lagunak— goazen errira. Atso listorra ixiltzerik etziok.
—Erri madarikatua! —erasotzen du Martiñek—. Atsoak eta apaizak dira gaur agintari, baño egunen batean...