Orrialde:Garoa (1912).pdf/36

Orri hau berrikusia izan da

teaz; mallatu bear dira iregurrez[1] galondarrak alea galbai edo arrazkoan garbitu bear da, ta nik eztakit beste zenbat lan ematen dituan gariak mandiora sartu orduko.
Berebizikoa ibiltzen zan zeregin andiko egun oietan Zabaletako Ana Josepa. Ta barkatu, irakurlea, beragatik lenago ezer esan eztizutalako. Ez beragatik, ez etxe artako beste enparauakgatik. Zabaletakoak ziran, aitatu ditugun gizon oiezaz gañera, Katalin, Jose Ramonen emaztea, etxekoandre on gazte leiala, ta bere semetxo Manuel, bederatzi urteko mutil sostor polita. Orren urrengo izan zituen aurtxoak txarranpiñak eraman zizkaten zerura.
Ta guazen orain Ana Josepagana. Bere bizikoa, nion, ibiltzen zala lan andi egunetan. Goizeko irurak baño len asten zan deadarka, otoizka ta aginduka, gauza bat bestearen gañean esaten ta egiten zuala, aora edo burura zetorkion bezela. Jakiña zan asierea:
Gurutze santuaren señaleagatik, gure etsaietatik... —Inxio, jaiki ari, eguna

  1. Tralluz.