Orrialde:Garoa (1912).pdf/362

Orri hau berrikusia izan da

«Bejondaigula! —esaten du bigarren iztunlea jaikitzean—. Au dek obea, au! Sobresaliente en la facultad de Arantzadi! Doctor por la Universidad de Upelondo! Entzun bear zaio sermoia, ederra izango data».
Patxikoren ingurukoak parrez aidira, ta pelota lekuko guztiak len baño arreta geiago daukate, bada bigarren berriketaria euskalduna da. Zein? Martin, Azkarragako Martin.
Ara zer dion, Oñatiko izkeran, ta ara, tartietan, aditzallien ziri batzuk:
«Langilliak: Euskalerrixan jaixo naiz, baña euskaldun izatiak eznau batere arrotzen!» (Patxikok: Geuk ere i emen jaio aizalako, ze arrotu andirik etzeukagu). «Euskaldun izatia baño lurbiratarra izatia gurago dot». (Plazenzitar batek, Patxikoren ondoan dendatuta: Edonongoa ta iñongoa ez, ijitoak bezela). «Euskalerri guztia, Eibar izan ezik, abadien mendian dago, ta nik eztot iñon mendian egon gura». (Norbaitek: Viva la libertad!). «Gizonak eztau lokarririk biar». (Ermutar batek: Gerrikorik ezpaneuka ba, nire prakak laster litzakez orpuetan). «Danok gara bardi-