Orrialde:Garoa (1912).pdf/365

Orri hau berrikusia izan da

Moxolo, Martiñen gaitasunez arriturik dago: etzuan uste ainbeste zanik. Eibartarrak, Azkarragakoari begira, zintzo zintzoro diote: gizon andia dok ori! asko jakik orrek! orrek bai daukala ilustraziñoia!
Patxiko berriz onela mintzatzen da: Ederki, Ederki jasotzen ditu atzeko ankak! Arrane arrania! eztakite Oñatin nolako semetxoa daukaten!...
.........................................................................
Oñatiar guztiak elizan daude. Uri paketsu artara Eibarko mitiñaren oiarzunik ezta eldu.
Goienetxeko aldapan gora, zirrin-zarran, gizon gazte bi dijoaz. Batak arpegia zapiz estaldua darama ta oña non ipintzen duan eztaki; besteak, besotik eutsiaz, zapidunari ezkerrera edo eskubira eragiten dio, koskarik jo eztezan, utsunietan erori eztedin.
Beren arteko izketa entzun dezagun:
—Noiz artu ditu Elizakoak?
—Zortziretan.
—Gaizki alda?
—Oso gaizki: ez omen du gaba ekarriko.
—Garaiz elduko algera.
—Nai nuke