Orrialde:Garoa (1912).pdf/383

Orri hau berrikusia izan da

etorri zaio, zorna ta zauri guztiak zearo joan zaizka, batere gaixo aztarnarik eztu ezagun, ta gure umezurtza gizasemerik trebe, lirain ta bikañenetakoa dago Paulak esan dezala. Paulak dionez bere senarra bezelako gizon ederrik ezta iñor. Bere Jose! Zeñek berdindu? Ezta semeak ere, ederra zan baña zein ederra!
Semerik aldute? Zoragarria, zuri guri ta ernaia, Mikallaren ustez Zabaletako aurra baño zuriagoa, guriagoa, ernaiagoa. Oñez badaki, «aitaita» esaten ikasi du, aitonari erotu eragin bear dio.
Au dabil makal, Iñazio Mari dabil ajeatua. Oñazerik ez, baño ito-bear estuak oiditu. Zankoak andi, burua nagi, mingaña totel, arpegia erorita, kokozpeko larrua idi zarraren antzera lasai, ura itxura dauka gizagaixoak! Ezertako ezta gauza, ia ezta aulkitik jaikitzen, eztu etxetik iñora ertetzen. Nola? Zertara? Non etxean beste babes? Non aukera geiago? sendakiñaren esana jarraituaz, esnea geienbat, baña bere gogoari deizkiona ematen diote: ollo saldea, opil gozo biguña, txurrut bizigarria, eskatzen duana, biotzez, maitero, dena maitero ta limurki.