Orrialde:Garoa (1912).pdf/49

Orri hau berrikusia izan da

tuala deritzot Aspaldietan neukan nik begiz jota Azkarragako neskatxa zarrena; eztet beraganakoa gaur goizeko amesa. Ta nola erantzun dit Mari Batistak! Bigunago zegoan sasiko masustarik elduena baño. Ba! Iñazio Mari bezelako mutillik ezta soro bazterrean billatzen. Joko zalea ezpalitz... Arantzazuko Amari Salbe bat, jokorako griña kendu daion: Jaungoikoak salba zaitzala Erregiña, erruki biziaren Ama, gure bizitza, gozotasun ta itxaropena... Damu det zerbait geiago eskatu eza, baño ezta oraindik berandu... Zuri deiez gaude Ebaren ume erbestetuok... Eta ondo garbi ipiñi bearko da paperetan beste alabari zer agintzen dion, biar edo etzi nasterik izan eztaigun... Zuganako zuzpirioz ta negarrez gaude...
Bi ama oiek buruauste gogorrean jardun zuten egun aietan. Batak eta besteak, alderdi guztietako aztarnak ondo artuta, jakin zuten norañokoa zan auzokoen ondasuna, ta estaldu zuten norberea oso amarruki; biak, gonadun Meternik batzuek bezela egin zituzten egiñalak gaitasunik andienarekin, alkar zuritzen ta zilibokatzen; biak galanki eskatu ta labur eskeñi zuten,