Orrialde:Garoa (1912).pdf/54

Orri hau berrikusia izan da

—Bai, bai: orregatik ere esan dezakegu lenagokoagatik ziotena:
Ankak ariñak eta
Burua ariñago,
Dantzan obeto daki
Artajorran baño.
—Ixo, ixo. Ikusten aldezute arrioa, bi gurditan?
—Ufa! Zenbat gauza eder! Daukanak agertzen du bear danean.
—Min artuko zuan ba Zabaletako atso zimurrak, baña eman egin bear Azkarragara semea sartuko bazan.
—Eztu ez Ana Josepak toki txarrera bota begia. Mikalla bezelakoak gutxi.
Talo itxurako arpegi zabal borobil ta matralla gizen gorridun atxur neska batek:
—Mikallak dirua ugari, dirua. Dirua kendu ezkero, ura besteko neskatxak badira.
Aldameneko agure zar alargun batek, parrez ta ixil antzean:—Zeu bat, ezta Luisa?
—Zeu bat. Naigabetan zaude, gaixori, eztaietara deitu eztizutelako; baña zu ta ni ezkontzen geranean, geuk ere eztiegu deituko.