edo pensa ditequeyen enseyuric handiena eta nobleena, beharduçu lehenic eçagutu certan dagoen eguiazco eta cinezco vicitce espirituala.
Ceren hainitzec aitcinago behatu gabe perfeccionea eçarri dute vicitce hersian, haraguiaren heztean, ciliciotan, açotetan eta diciflinetan, veilla lucetan, baruretan, eta bertce halaco mortificacionetan, eta gorputzeco penaduretan.
Bertceec, eta beregainqui emasteec uste dute perfeccionean haguitz aitcinatu direla, noiz ere hainitz ahoco othoitz erraiten baitute, hainitz Meça eta Officio luce ençuten, hainitz Eliça visitatcen, eta hainitzetan Aldareco Sacramendu saindua errecebitcen baitute.
Hainitz bertcec (ceinen artean cembait aldiz causitcen baitira fraideen habitua ekarten duten eta calaustretan vici diren batçu) uste içan dute perfeccione ossoa (...) bethi Choroan causitcea, ichilic egoitea, guelan egoitea, eta fraide-legueac beguiratcea.