Eta horrela, bada obra horietan eta bada bertce horrelacoetan perfeccionea emaiten duenic.
Ordea ezta hala; ceren, nola obra hec, batean perfeccioneco espirituaren ardietsteco bide batçu, eta bertcean espirituaren fruituac baitire, hala ecin erran diteque Guiristinoaren perfeccionea eta eguiazco espiritua gauça hetan choilqui datçala.
Dudagaberic, hetaz ongui eta çuhurqui valiatcen daquitenentçat choil bide onac dira perfeccioneco espirituaren ardietsteco, bere gaixtarasunaren eta hautscortasunaren contra bihotz eta indar hartceco, gure egunorozco etsayen assalduen eta arteen contra bortitzteco, eta Iaincoa servitçatcen dutenec, beregainqui ordea haren servitçuan iarri berriac diren guciec behar ditusten laguntça espiritualen biltceco.
Espirituaren fruituac diren halaber presuna eguiazqui espiritual direnentçat, ceinec censatcen baitute bere gorputça, ceren bere Creatçaillea offensatu duen, eta haren iduquitea