Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/16

Orri hau berrikusi gabe dago

GUDU

gatic hambatenaz humillago eta Iaincoaren servitçuan sarriago, solhasic eguin gabe eta gendetaric apartaturic baitaude, Iaincoaren contraco den offensaric chipienari lecuric ez emaiteagatic; baitarraiste Iaincoaren servitçuari eta devocionezco obrey, ceruetan gogoz eta bihotzez ibiltea gatic: oracione eta meditacione eguiten baitute gure Iaunaren vicitcearen eta passionearen gainean, ez curiosez, ez eta hartan hartcen duten goçoa gatic, bainan bere buruco gaixtarasunaren, eta Iaincoaren ontasunaren eta misericordiaren hobequi eçagutcea gatic; bethi bere burua Iaincoaren amudioan eta bere alderaco gaitzerizcoan gueyago, eta gueyago iracequitcea gatic, Iaincoaren Semeari darraizcola bere buruari uko eguinic, eta gurutcea soinean iasaitea dutela: Sacramendu sainduac maiz hartcen baitituste Iaincoaren Majestatearen loriatan, harequin hersiquiago bat eguin ditecintçat, eta bere etsayen contraco indar berriric hartcea gatic.