Ordea bertceez denaz beçambatean, ceinec eçarten baitute bere cimendu gucia campoco accioneen gainean, batçutan bere buruaren galtceco ocasione gueyago ekar diecequete bekatu agueriec baino; ez ceren gauça hec gaixto diren, iaquinic guciac choil saindu direla berez, bainan hetaz usatcen dutenen falta dela causa: ceren halaco accioney choilqui lotuz bere bihotza utsten dute largo bere inclinacione naturaletara eta demonioaren saretara, cein demonioc icusiric errebelatu direla bide çuceneric, utsten baititu ez choilqui esserciça hetan placerarequin arduratcera; bainan oraino bere pensamenduetaco vanaloriaren arauera Parabisuco atseguinetan ibiltera eta airatcera, non cinets aracitcen baitiote ceinec bere buruari iadanic angueruen Choroetara eramanac direla, eta Iaincoa bere baitan sentitcen dutela. Eta halacoec batçutan bere burua icusten dute puntu handiz, curiosez, eta laketgarriz bethericaco meditacionetan hondaturic, eta munduaz, bai eta
Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/17
Orri hau berrikusi gabe dago