munduco gauça guciez ahantsi balire beçala, uste dute heren ceruraino eramanac direla.
Ordea errazqui eçagut diteque hequin vicitceco maneratic cembat errebelamendutan corapillaturic dabiltçan, eta cein urrun diren bilha gabiltçan perfeccionetic.
Ceren gauça gucietan, bai chipietan, bai handietan, lehentasuna eta avantailla nahi dute bertceen gainean: bere buruco sentimenduari darraisco, eta navarvenqui datcheste bere borondate guciey: ernequi beha dagoste berceen hitzey eta accioney, eta gaizqui aippatcen tuste, berac bereetan itsu direlaric.
Baldin ukitcen baditutçu den gutiena berec bere buruari emaiten dioten vanaloriazco aippamenean, eta atheratcen baditutçu usança nola ahalaco batez dadutçaten devocionetaric, ceinetan atseguin hartcen baitute bertceec iduqui detçaten, ossoqui aldaratcen dira eta neurrigabequi kechatcen eta asaldatcen. Eta baldin Iaincoac, hequin era-