kartceco bere buruaren eguiazco eçagutçara, eta perfeccioneco bidera bihur aracitceco, igorten baderaue affliccioneric eta eritasunic, edo nihori emaiten badio escu hequin contra iarteco, eta gaizqui erabilteco (ezpaita seculan halacoric eguiten Iaincoac nahiric edo escu emanic baicen, iaquinic gauça hec haren servitçarien fideltasunaren eguiazco frogagarriac direla) orduan eracusten dute bere arimaren hondo barrena urguilluqueriaz gaixtaturic, nahi eztutela incontru suerte gucietan, dela onetan, dela gaitzetan, bere borondatea gogotic utsi Iaincoaren escuaren azpian humilduric, ez eta haren iugeamenduey amor eguin, bethi iustu direlaric, cembat ere gordeac eta estaliac baitira; eta finean nahi eztutela haren Seme humilduaren, eta penatuaren exemplura bere burua beheititu creatura gucien azpian, adisquide maitetçat daduscatela bere gaizqui eguilleac, Iaincoaren ontasunaren errementac eta lanquideac beçala, hequin mortificatceco, per-
Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/19
Orri hau berrikusi gabe dago