gure burua gaitzetstea: iarten garela ez choilqui haren menean, bainan oraino creatura gucien azpian haren amorioa gatic: billusten garela gure desir gucietaric, eta haren borondate sainduey ossoqui garraistela, eta gueyago, hori gucia nahi, eta eguin behardugula, hutsic Iaincoaren loria gatic, hari choilqui placer eguiteco nahiarequin, eta ceren nahi eta mereciduen hura hala maita eta servitça deçagun.
Hori da amoriozco leguea, Iainco beraren escuz bere servitçari fidelen bihotzetan esquiribatua.
Hori da gure ganic desiratcenduen gure buruari eguin dioçogun ukoa.
Hori da haren uztarri eztia, eta haren carga arina.
Hori da, ceintara gure Salvatçailleac eta nausiac bere exempluz eta hitzez deitcen gaituen obediencia.
Eta ceren, baldin gogoric eta borondateric baduçu hain perfeccioneco gradu gora batetara heltceco, çure buruari bortcha arduraco bat eguin behar baitioçu çure affeccione handi