go nahi, ez eta eguin behar, Iaincoac berac çure ganic hersiquiago desiratcen duena, eta nahi duena baino.
Eta duda gabe Iaincoac placerago du icusteaz hari çarela cure passioneen mortificatcen, eta hequin hiltceco gogo duçula, ecen ez, hetaric bat berariaz eta borondatez viciric utsiric, hura servitça baceneça cembait bertce gaucetan, handiagoac eta contuzcoagoac lirelaric.
Bada icusten duçunaz guerostic, ene alaba, certan datçan Guiristinoaren perfeccionea, eta haren ardietstecotçat guerla arduraco eta choil garratz bat hartu beharduçula çure buruaren contra, lau gauçaz eguin behar duçu errecaitu, lau arma segurez eta guciz premiazcoez beçala garayaren eramaiteco, eta victorios guelditceco gudu espiritual hunetan. Lau gauça hec dira.
Gure buruaz ez fida içaitea.
Iaincoa baitaco fidança.
Esserciça, edo hariqueta.
Eta Oracionea.
Ceinetaz guciez minçatuko baigara,