bere buruaz içan, Iaincoac superbioey eta burupetsuey erorteen bidez emaiten ohi derauen eçagutça; icusiric hec utsten dituela iustuqui erortera cembait hutsetan, ceinetaric uste baitute berac beguiratuco ahal direla, arren bere burua hala eçaguturic, ikas deçaten bere baitan ez bat ere fidatcen.
Ordea Iaincoac eztu costumaric hain bide miserablez seruitçatceco, lekat lehen erran ditugun bide emeagoec Iaincoaren ondasunac nahi çuen beçalaco laguntça ekarri eztutenean baicen.
Ceren Iancoac guicona hambatenaz gueyago edo gutiago utsten du erortera, cembatenaz haren superbiotasuna handiago edo chipiago baita, eta bere buruaren estima maite duen arauera : halaco maneraz non nihon ediren ezpaledi burupetsutasunic, Virgina saindua baitan ediren etcen beçala, ezpailiçateque halaber erorteric batere.
Eta halatan noizere erorten baitçara, berehala laster equiçu gogoz
Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/28
Orri hau berrikusi gabe dago