Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/44

Orri hau berrikusi gabe dago

handien gainean escu içaitea: gure buruaz dugun eçagutça humilla gueyago preçatu behar dela iaquintasun gucien goratasuna baino: eta finean gure guthiciey garaitceac eta hec mortificatceac, cembat ere chipi baitira, laudorio handiago mereci duela, ecen ez hainitz hiri bortchatceac, hainitz armada handi sarrasquitceac, miracuilluric eguiteac, eta hillic pitzberritceac.

Cergatic eztugun iuzeamendu çucen emaiten gaucez, eta cer bidez ongui eçagut detçaquegun.

ÇORTICIGARREN CAPITVLVA.

A

Rraçoina cergatic erran ditugun gaucez eta hainitz bertcez eztugun çucenqui iugeatcen, da ceren agueri diren beçain sarri, lotcen bargaiste edo amorioz edo herraz, eta hala adimenduac passione hetaz ilhunduric ezpaitu iugeamendu emai-