eçagut deçaque ongui, ceren bien artean sartu den affeccioneac hura hal ilhuntcen du, non halaco gauça estimatcen baitu guciz ezten beçala; eta hura horrela borondteari presentatcen dioela, borondatea lehen baino beroquiago eramaiten da haren onetstera, edo gaitzetsetstera Arraçoinaren ordenança eta legue gucien ontra.
Affecciones hartaz adimendua ilhunstatcenago da, eta hala nahasiric, gauça hura borondateari berriz eracustendio egundaino baino maitatcecoago edo higoingarriago.
Hala non beguiratcen ezpada orai errandudan erregla, ceina baita contu guciz handitacoa Esserciça hunetan gucian, arimaço bi ahal hain noble eta excellent hec, erran nahi da Adimendua eta Borondatea, bethiere ondicozqui baitabiltça vstay batetan beçala, ilunbetaric ilhunbe pisuagotara, eta enganamenduetaric enganamendu handiagotara.
Beguira çaite bada, ene alaba, çure ahal guciaz nahiz den gauçazcao
af-
Orrialde:Gudu Espirituala (1655).djvu/46
Orri hau berrikusia izan da