Orri hau berrikusia izan da
feccione desordenatutic, hura lehen ongui sondatu, eta den beçalacotçat ongui eçagutu ezpaduçu Adimenduaren berengainqui ordea Graciaren eta Oracionearen arguiaz, eta çure Aita espiritualaren iugeamenduarequin batean.
Hori da nahi dudana cembait aldiz eguin deçaçun, lehen on eta saindu diren campoco obra iaquin batçuetan, ecen ez berce gaucetan: ceren accione hetan, campocoac içanez, peril gueyago da engana gaitecin, eta çuhurgabequi lot gaquisten, bertce gaucetan baino.
Hargatic batçutan caltre handi ekarliaçaqueçute, hequin eguitean beguiratu behar diren muga, lecua, neuria eta obediencia dela causa, iaquinic hainitzac erori direla peril handitan esserciça sainduenen eta laudatcecoenen artean.