Orri hau berrikusia izan da
Horrela egingo zukeen batzuetan.
Batzuetan ere, guztiz ezberdina
den beste modu batez. Ezberdin
beti. Hori da berarengan ikusten
dudana.
Ez zukeen ezer ere esango,
ezer ere ikusi. Korridore ilunean
eseritako gizonaren aurrean, bere
betazalen azpian da itxia. Horietan
zehar zeruko argi nahasia antzematen
du. Badaki gizonak so
egiten diola, dena ikusten duela.
Begiak itxita badaki hori nik
dakidan bezala, neuk begiratu
egiten dudana. Ziurtasun bat da.
Antzeko laxokeriaz ordu arte erdi tolesturik utzitako hankak biltzen dituela ikusten dut, mugimendu kontziente eta neketsu batez estutzen dituela.