Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/14

Orri hau berrikusia izan da

Hain gogorki hesten ezen gorputza deformatu egiten baita eta bere ohiko bolumena pixkaka galdu egiten den. Eta gero ikusten dut bat-batean esfortzua amaitzen dela eta, berarekin batera, mugimendu guztia. Hona hemen supituki gorputzak behin betiko irudi baten zuzentasuna baduela. Besoaren gainean burua etzanda, lo era horretan immobilizatu egin da. Berari buruz isilik dagoen gizona.


Haien aurrean, ibaira jotzen duten muino luze aldaezinak. Hodeiak agertzen dira, denak batera doaz, elkarren atzetik ari dira moteltasun erregularrez. Ibai ahoaren norabidean doaz zehaztugabeko eremu ezin zabalagorantz.