Orri hau berrikusia izan da
Haien itzal ilunduak meheak dira, zelaien gainetik, ibaiaren gainetik.
Zabaldegiko etxetik ez da
hotsik iristen.
Emakumea berriro mugitzen hasia izango zatekeen. Begiratzen ari den gizonaren aurrean, motel eta luze egingo zukeen. Korridore ilunean argia irensten duen begien urdinak, badaki ongi asko, bera zulatu egiten du. Orain, hankak altxatu eta gorputzaren gainerakotik bereizten dituela ikusten dut. Bildu dituen bezala egiten du orain, mugimendu kontziente eta neketsu batez, hainbesteko indarrez ezen bere gorputza, aurreko unearen kontrara, bere luzeran mutilatua agertzen den, deformatua itsustasuna litekeeneraino.