Orri hau berrikusia izan da
Berriro ere immobilizatzen da horrela irekia beraren aurrean. Burua oraindik ere gorputzetik alderatua, besoaren gainean etzanda. Orduz geroztik jarrera lizun, basati horretan geratzen da. Itsusi bihurtu da, itsusia baledi izango zatekeen hori bihurtu da. Itsusia da. Egun, han da, bere itsustasunean.
Ezpain aldebanatuen artean sexuaren barrendegia ikusten dut eta haren inguruan gorputz osoa txunditzen dela gero eta gehiagora doan kiskaldura batean. Ez dut aurpegia ikusten. Edertasuna ikusten dut igeri, dudakor, aurpegiaren inguruan, baina ez dut lortzen honekin batu dadin beraren bihurtzearren.