Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/20

Orri hau berrikusia izan da



Gizonak itxaroten du. Emakumeak begi itxitako aurpegia itzalerantz darama eta bertan itxaroten du ere bai. Orduan, aldi berean, gizonak ekiten dio.

Lehendabizi ahoaren gainean. Irristadak ezpainetan, eskainitako hortzetan jo du, begiak eta ilea zipriztintzen ditu eta gero gorputzetik jaisten da, bularrak gainezkatzen ditu, motela jada isurtzean. Sexura iristen denean berrindartu egiten da, bere berotasunean urtzen da, nahastu egiten da haren jariakinekin, haguna, eta gero ihartu egiten da. Emakumearen begiak erdi irekitzen dira begiradarik gabe eta berriro ixten dira. Berdeak.