Orri hau berrikusia izan da
Hitz egiten diot eta gizonak
egiten duena esaten diot. Berau zertan
den esaten diot ere. Ikus dezan,
hau da nahi dudana.
Gizonak, bere oinarekin, emakumearen forma birarazten du harrizko bidetik. Aurpegia lurraren kontra dago. Itxaron egiten du eta gero hasten da berriro, gorputza harat honat ibiltzen du, basakeriari nekez eutsita. Zenbait segundo ematen ditu geldirik lasaitasuna berreskuratzearren, gero hasten da berriro. Gorputza urruntzen du harengana hurbiltzeko gero leuntasunez. Gorputza otzana da, moldekagarria, tratu horietara eskaintzen da kordegaberik bailitzan, haiek sentitu gabe esango genuke, harrien gainetik itzulikatzen da eta iristen den lekuan gelditzen da mugimendua geratzean harturiko posean.