Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/23

Orri hau berrikusia izan da



Oinak gorputza estutuko zukeen.

Tarte bat zabaltzen da, badu eremu zabal neurrigabearen batasun hori. Gizonak ez zukeen beldurrik sentituko. Bere begien aurrean agertzen denari ikusi gabe jarraitzen du begiratzen, argiaren liluramendua, aire dardartia.

Emakumea haren azpian da, arreta guztiz, antza, gertatzen ari denari. Keinurik gabe, ahoa jantziaren zetan geldiriko besoari atxikia, progresioaz ohartua izango zen, oinaren presioa bihotzaren gainean. Begiak berriro itxiak ziratekeen erdi ikusitako berde kolorearen gainean. Oin biluziaren azpian zingira bateko lohia badago, irakinaldia, gorra, urruna, etengabea.