Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/24

Orri hau berrikusia izan da

Forma deseginda dago, ahul, puskatua bezala, inertzia ikaragarri batek joa. Oinak gehiago sakatzen du. Hondoratu egiten da, bular kaiolara iristen da, sakatu egiten du oraindik ere.

Emakumeak oihu egin du. Gizonak oihu bat aditu du. Oihua gelditzen ez dela aditzeko astia badu, baita ahuldu egiten dela aditzeko ere. Eta hautatzeko betarik oraindik ere baduela uste duen bitartean, oina duda mudan da, eta astun gorputzetik askatzen da, bihotzetik aldentzen da oihuaren eraginpean.


Gizona berriro jausiko zatekeen korridore iluneko besaulkian.

Emakumearen hankak bereiziak ziratekeen eta berriro ere eroriak, indargetuak.