Orri hau berrikusia izan da
aitzinean eta mugagabeko zabalgune
malba hori lanbroan beti murgildua
itsasokoa izan beharko zatekeena.
Zabaldiko biluzgarritasuna,
euriaren norabidea itsasoarena
beharko zatekeen izan. Eta horren indartsua
den maitasun hori. Badakit
jakin, maitasun indartsu honetaz.
Itsasoa da ikusten ez dudana. Gizonak
eta emakumeak ikusgai dutenarenetik
haratago dagoela badakit.
Gizonak harri bideko arima herratua harengana hurbiltzen ikusiko zukeen.
Emakumea une batez ateko laukian geratuko zatekeen korridoreko freskurara sartu baino lehen. So egingo ziokeen. Arestian bera bezala gizona orain horren aurrean izango zatekeen begiak itxirik.