Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/29

Orri hau berrikusia izan da

ikuskariari so egiten dio. Bihotzaren erritmoko joalditan ari da taupaka. Hori bera estaltzen duen azal leunaren pean odolaren azpilan iluna zabaltzen da. Gozamenez gainezka dago, atxiki dezakeena baino beteagoa eta horren tinko bere baitan bihurtua ezen batek eskuz ukitzeaz duda egiten duen.

Gizonak eta emakumeak elkarrekin batera so egiten diote. Bitartean ez dute inolako keinurik egiten eta bere horretan uzten dute oraindik.


Haiengandik haratago zuhaitzik gabeko lurraldea dela ikusten dut, iparraldekoa. Itsasoak geldi eta epela beharko zukeela izan. Bero argia da ur kolorgetuetakoa.