Orri hau berrikusia izan da
Hodeirik ez dago jada muinoen
gainean, baina oraindik ere laino
urrun horrek jarraitzen du. Haren
baitatik ihes egiten duen lurraldea
da, behin eta berriro ere ikusten
dena, sekulan ere gelditzen ez den
mugimendua, sekulan ere amaitzen
ez dena.
Emakumea astiro hurbilduko zatekeen, ezpainak ireki eta, supituan, gizonaren soin atal ezti eta leuna osoki hartuko zukeen. Ezpainak itxiko zituzkeen horren hasiera markatzen duen azpilduran. Ahoa bete egingo zukeen. Horrenbestekoa da gozaldia ezen malkoak begietara baitatozkio gizonari. Ikusten dut ezer ez dagoela gozamen hau bezain indartsurik ez