Orri hau berrikusia izan da
baina indarrik ez du jada eta berak, emakumeak, ez du utzi nahi.
Gizona. Buruak gorputzari ihes eginda intziri egiten du, jeloskor eta emanda. Bere auhenak badatorrela oihukatzen du, heldu egiten dela, horrenbeste maitatua izatearen kontraesan mortifikagarria oihukatzen du. Hari, emakumeari, ez dio axola. Bere mingaina bestelako emagune horretara jaisten da, azal azpitik desagertzen den horretara iristen da eta gero mantso berriro igotzen da bere ahoan heldu eta eutsi arte lehenago utzi izan duena. Etengabeko xurgapen mugimendu batean irentsita izateko zorian atxikitzen du. Gizona jada ez da ezertan ere saiatzen. Begi itxiak. Bakar. Keinurik gabe, oihu egiten du.