Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/33

Orri hau berrikusia izan da



Han goian, oihua, auhena zorrotzagoa da, ia haur batena bezalakoa hasieran eta berehala barrendu, sakondu egiten da, hain era mingarriaz ezen emakumeak harrapakina askatu behar baitu. Askatu egiten du, aldendu egiten da, izterrak berarengana gehiago hurbildu, bereizi egiten dizkio eta usain heze eta epela hartzen du. Luzamendutan dabil, aurpegia gizonak beraz inoratzen duen horretan duela, usain kiratsua hartzen du luzeki.


Emanda ikusten dut eta emakumearekin batera begiratu egiten duela berriro ere. Bere ahaleginetan behatzen diola, ahal zaion neurrian amore ematen duela emakumearen aurrean. Bera den gizon hura goseti hari eskaintzen diola.