Orri hau berrikusia izan da
Horrela geratzen dira. Bera maitatzeari utzi nahi izango ziokeela esaten dio. Emakumeak ez dio erantzuten. Egunen batean hil egingo duela esaten dio.
Gorputz desegindakoen nahaste eta gelditasunaz beste ez da
gertatzen hitz hori izan ezik, berriro ere gizonak esaten diona,
amaierarik ez duena.
Etzanak dira korridorean loak hartuak izango bailiran beste gauza bat hasten den bitartean desiraren igoaldi geldoan. Ia sumatzen ez diren keinuez berriz elkartzen dira. Larruak, elkar ukitzen duten izerdiak, aurpegiak, emakumearen ahoa, gizonak berriro aurkitua. Horrela geratzen dira, jota, zain. Eta gero emakumeak ukabilkatua izan nahi duela esaten du, aurpegian dio, eskatu egiten dio, hator.