Orri hau berrikusia izan da
Gizonak holaxe egiten du, badator, haren ondoan eseri eta berriro begiratzen dio. Emakumeak dio: ukabilkatua, gogor, arestian bezala bihotzean. Hil nahi izango zukeela dio.
Hona hemen, ate irekitako
laukia jotzera doan gizonaren
gorputz eseriak hartua.
Zehaztugabeko eremu ezin zabalagotik lainoa badator, more
kolorea kausitua jada beste
ibaietan, beste lekutako bideetan,
euriaren montzoi urrun-urrunetan.
Gizonaren eskuak gora egiten du, behera gero eta zaplaztatzeari ekiten dio. Emeki hasieran, elkorki ondoren.