Orri hau berrikusia izan da
Eskuak ezpain txokoen kontra
zaplaztatzen du eta, gero eta indartsuago, hortzen kontra egiten du. Emakumeak baietz dio, hori dela.
Aurpegia goratzen du eskukaldietara hobeto eskaintzearren, nasaitu egiten du gehiago, eskuaren
alderago, materialago.
Hamar bat minuturen ondoren biak batera zehaztasun paraleloan kokatuak ziratekeen. Gero eta indartsuago jotzen du.
Eskua behera jaisten da, bularretan jotzen du, gorputzean. Emakumeak baietz dio, hori dela, bai. Bere begiei negarra darie. Eskuak jo, ukabilkatu egiten du, gero eta irmoago abaila mekanikoa hartzen ari dela.
Aurpegia adierazkortasunik gabe gelditu da, zorabiatua, dagoeneko ez dio ezeri eusten, laxatua, lepo inguruan mugitzen da nahierara gauza hila bezala.