Orri hau berrikusia izan da
Gorputzak ere zafratua izan
dadin amore ematen duela ikusten
dut, guztiz emanda dagoela, min
guztietatik kanpo. Gizonak iraindu
eta jo egiten duela. Eta gero oihuak
bat-batean, beldurra.
Eta gero ikusten dut biak
isiltasunak murgilduak dituela.
More kolorea badatorrela ikusten dut, ibai ahora heltzen dela, zerua goibeldu egin dela, gelditu egin dela bere ibilaldi mantsoan eremu neurrigabeari buruz. Beste batzuk begiratzen dutela ikusten dut, beste emakumek, orain hilak diren beste emakume batzuk ere begiratu dutela era berean udako montzoien sortzea eta desegitea