Orrialde:Korridorean eseritako gizona marguerite duras.djvu/40

Orri hau berrikusia izan da

arrozti itzaltsuez inguratutako ibaien aurrean, ibai aho zabal eta sakonen aitzinean. More koloretik udako ekaitz bat badatorrela ikusten dut.

Ikusten dut gizonak negar egiten duela emakumearen gainean etzanda. Ez dut emakumeaz geldikortasuna baino ezer gehiago ikusten. Inoratu egiten dut, ez dakit ezer, ez dakit lotan dagoenentz.

☼♦☼♦☼♦☼♦☼♦☼