tugu, ta ez urruindu ta bazterrera bota, geureak eztiralata beste barik. Itxasondoko errietan esaten diran itzak bakarrik baleukaz euskereak, euskerea ondo arlotea legoke; goierrikoen aoan entzuten diranak bakarrik baleukaz, elitzake oso aberatsa izango. Euskerea aberatsa da, baña bere aberastasunak toki batean esiturik eztagoz, Euskalerri guztian zabaldurik daukaz: batzuk baso zugaztitsuen barruan, beste batzuk mendien egaletan, beste batzuk Kantauriko itxasoaren ertzean; Bizkaian legez Gipuzkoan, Gipuzkoan legez Naparroan, Naparroan legez Franziako anaien artean. Alderdi guztietan dagoz oraindiño euskerearen sustrai onak eta landara mardulak bere bai. Gorriñea kendu ta sustrai onetik datozen landarak lur batetik bestera aldatu, ori da guk egin bear doguna. Eztogu erderazko itzik aotan erabilli bear, esan gura doguna euskerazko itzakaz esan daikegunean.
Barriak dirala nik dakardazan itzak esango deustazu, irakurlea? Ez naz barri zalea, ta itz barri asko eztot esango: jatorri oneko itz zarrak izango dira geienak, zuk lenago entzun ezarren; bada Euskalerriko itz guztiak dakizan euskaldunik eztago, nire ustez, Gaztelerriko danak dakizan gaztelarrik eztagoan antzera. Baña zer, barriak izanda be? Eztabiltz egunero Gaztelako izkuntzan itz barriak ikasten? Da zegaítik ikasi bear eztira geureak? Ainbeste euskaldun zintzori ezteutsegu geuk buruetan sartu zer esan gura