non artean asko egin daikegu. KRESALA da nik euskerearen alde gaur dakartan ondar aletxoa.
Oraindiño oar batzuk egin bearrean nago. Igaroriko urtietan, iru, lau edo bost eratara izkiratu dogu euskaldunak. Askori entzun deutsat, eta milla aldiz bai, oso neketsua dala guk egiten ditugun gauzak irakurtea, errezago ipiñi bearrean, dana ipiñi dogula geroago ta gatxago, ta ortik datorrela euskerazko libururik iñok ez ikusi gura izatea.
Autortuten dot, begien aurrean daukagun egia data, danok era batean izkiratutea askozaz dala garbi, obe ta errezagoa, ta orren bearrean gagozala; bana nik badakit irakurleak eurak daukezela erru andiak, (parkatu, baña olango egia edozeñi esan bear jako) irakurlerik geienak erbesteko izkira-legeai lotuegiak dagozala, euren nagitasunak eta ezer ikasteko gogorik ezak ekarri eutsezala illuntasunik, nasterik eta okerrik andienak; bada euskeraz oitu izan diran izkirakinde edo izkiralege guztiak ordu erdi baten ikasi leikez edozeñek, gura izan ezkero. Laster eukiko dogu danontzat lege bat, aldanik errezena, garbiena ta onena, ta orduan ikusiko da irakurlien esate ori euren alperreria estalduteko akiakula bat zan edo ez. Bitartean Euskal-Erria-k antziñatik darabillen izkirakindea aukeratu dot KRESAIA-rentzat, Euskal-Errian agertu bear daben ezkero.