ko asmo zuzena artu eben danak. Asi zan eliz ezkillarik andiena, durundirik lodi ta illunenekoa, astiro astiro, noizean bein daungada bat joten, da asi ziran ikastetxeko mutiltxoak kalean zear, makilla baten gañean oial zati baltza aizeratuaz, euren erakustzallea aurretik ebiela, aingeruen gisako dei zoli bigunakaz Garbitokiko arimentzat eskean da itxasoagaz burruka gogorrean ebiltzan gurasoentzat zeruetako Aitari arren egiten.
Zelango arrena! Gauza samurragorik eztau iñok egundo ikusi. Umeak gurasoen bitarteko, errubageak iñoiz gaiztakerian jausi diranen alde, indarrik eztaukienak indardunai lagundu naian, aingerutxoak gizonakaitik eskatuten, negarrez geienak, negarra ezarkorra data, batak bere arrebea ta besteak bere ama negarrez ikusi dituelako! Itxaserrietako umien arrena, euren txapeltxoak eskuan dituela, begi bustiak zerura jasoaz esaten dabien Aitagurea, Jaunaren agintaulkira zuzen zuzen doiala uste dot nik, eta eskari orrek, askotan, euren gaitasunak eta indarrak baño geiago erakarten dituala etxaldera Kantauria itxasoko arrantzale gizagaixoak.
Gure mutiltxuok eliz atean amaitu eben es-