nondokoak, esan dogun ekatxaren atzaparretatik urten da laster.
Da gauza jakiña; gau atako autu ta jardunak, beste esanbear guztiak azturik, Sardinzar da bere lagunen gañean ziran ardantegietan, sukaldietan ziran legez.
Gure arrantzaleak, arpegi baltzeko gizonak, esku gogor da izketa zakarrekoak izanarren, guztiz biotz samurrekoak dira; erantzuera gaizto bat edo ukabilkada bat edonori ta errez dakie emoten, baña baita sakelean darabillen ondo igortzitako txanpon bakarra edo eskuetan daukien azkenengo ogi zatia be; edozeñegaz da edozergaitik aserratuko dira beingoan, baña, ordu estu ta larrietan, biotz guztiagaz da edozeñi laguntasuna emoten be badakie.
—Txo, Mangoliño, —esaten eutsan, mai ertz batetik bestera, garrerdiko gizon lodikote batek bere lagun bati—, nun ikusi dozue zuek Sardinzarren txalopea?
—Guk iñun bez, azkenean beintzat, goizean geure atzetik urten dau kalara, baña, tretzak botaten gagozan bitartean aizeko aldetik joan ete dan diñoe. Esnepelenak ikusi eidau azkenengo... Ezta, Lapikotxu?