gordeaz, jo eban Mangoliño ukalondoan, da esatera eioan gogamena kendu eutsan aotik.
—Zokora? Uum... —murruskada bat egiñaz.
—Zegaitik ez ba?
—Zegaitik, xegaitik... aretšegaitik.
Begiratu eutsien danak aguratxoari, zerbait geiago esango ebalakoan, pipeari tenga tenga obeto biztuten da ke batzuk botaten egoan bitartean; baña berak gura aña pipea biztu jakonean, dsangada bat ardao edanda gelditu zan agurea ezer esateko asmo barik.
—Txanogorri, orixe da ganorea —esan eutsan Mangoliñok—. Eta ikusi ebanean ezeri jaramonik egin bage, barriro ia amatau jakon pipeari tenga asten zala, Mielgari itandu eutsan:
—Ze gizadi darabil Sardinzarrek txalopan?
—Gizadi ona, gazteri indartsua: Ardauzuri, Gatzbako, Moldakatx, Artobero, Kaiua, bere seme Anjel... eznaz danakaz gogoratuten; bana emeretzi lagun, geuk legez.
—Anjel be bai! Errian dagoan mutillik zintzoena!
—Guztizkoa: argia, saiatua, gizartekoa, ta erramulari ona.
—Bai aita be, garai batean. Guk u Lekuitokoakaz estropadea egin genduanean, orain ogetamalau urte, arek erramoari ataraten eutsan graka-