Orrialde:Kresala (1906).djvu/32

Orri hau berrikusia izan da

III

OARTŠU BAT
ETA ALBISTE ONAK

Ezizen geiegi ipinten dotala uste badau irakurleak, jakin daiala lenengotik, Arranondon eztagoala ezizenik eztaukan etxadi bat bakarra.

Andiak eta txikiak, aberatsak eta landerrak, guztiak daukie eurentxua.

Jatorriz erritarrak diran etxadiak, ezizen ori antxinetatik daroe, ta etxadiko danak ezizen bategaz ezagutuak izaten dira. Aitari Talotxu esaten badeutsie, semea Talotxuren semea da, andrea Talotxuren andrea, alabea Talotxuren alabea geiago bearrik eztago. Iñoiz bateo arrian abadeak ipiñiriko izena ondo esaten bajako norbaiti, gurasoen ezizena izango da izengoitia. Talotxuren semeari ezarritako izena Joane bada, Joane Talotxu esango jako.

Kanpoko errietatik Arranondora datorren etxadiak an dauka bere izengaiztoa ogetalau or-