kaigañean Mari-ren gomutagarritzat. Baña Jose Maria Zubia-ri ezer kendu barik esan geinke, bere gisako beste umant asko dirala Euskalerrian, gure itxaserrietan gizonik aña umant dirala.
Getarian eztago beinbere sarrera txarrik. Aita Done Antonen menpean beti izaten da bare, ta an egoten dira sarri Kantauriako txalopak eta ontzi azitxoagoak be bai, irxasoari bere amorru ta aserreak joan arte guztian, etxe barruan balegoz legez.
Goizeko ordubietarako Ankaluze ibiltaria Arranondon zan, Sardinzarren etxean ate joka, gizonak Getarian sartu zirala ta kezka barik egoteko esanaz. Aitatu bearrik be eztago zelango pozagaz jakin zan albiste au Arranondon.
Laster-bidietatik, oñez, nekatutxua ta lokatzaz betea eldu zan Ankaluze, orretarako jaioriko gizon azkarra; baña ondo berotu eben, su andi baten aurrean jaten da edaten emonda. Iru librako besigua, lauko ogiaren erdia ta pitxar bat ardao berialaxe iruntsi ta txipillau eizituan, jardunari itxibarik.
Illunabarrerako sartu eizan Getarian txalopa ori.
—Eztabe doekabetasun edo kalterik izan? Eztau iñok miñik artu? —itanduten eutsan orain-