Orri hau berrikusia izan da
estropadia asiko zan da.
Lagun biak urten ebien etxetik nasaruntz. Kalean zear eioazala,
—Agur, gure kaleko neskatilla gazte ederra! —deitu eutsan Tramanak Mañasiri. —Eskerrikasko Prantziska —erantzun eban arek, gorri gorri egin da.
—Ta neu, Prantziska, neu? —itandu eban Josepak, olgetan.
—Zu be bai, baña geurea da lenengoa, lumero uno!
—Ezeiozu jaramonik egin: —zirautsan lagunak Josepari— olangoxea dozu ori beti.
—Egia baño eztau esan: ikustekoa zagoz gero zu oraintxe, Mañasi.
—Ixillik egongo zara, gangarrori!
Olango autuetan joan ziran nasaruntz lagun biak.