Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/149

Orri hau berrikusia izan da

— 130 —

Emanik-ere gisu, igeltsu, merla eta ehun bertze gauza; ongarririk ematen ez-bazayo, lurrak laster eginen du ukho.
Erran dut bazka egitera hari behar dugula, bazkatik heldu baita ongarria.
Abere ongi haziak ematen du ongarri hainitz.
Barnean haziak, larrean dabilanak baino gehiago.
Gure onak ongarritik ethorri behar du; eta ongarri egiteko, on dira lurrak ekhartzen dituen gauza guziak. Belhar edo animale, oro usteltzen eta ongarritzen dira.
Bada asko ongarri mota.
Semeak. Nik ez-dut hambat ikhusten! Samatsa eta arkhin guti bat; ¿zer-da bertzerik?