Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/151

Orri hau berrikusia izan da

— 132 —

Eskaldunak iduri du onthasun aoberaz dagoela; beren baitharik heldu diren onez nardaturik, hekietarik bazterrerat uzten duela, sobera balu bezala.
Zoroak! errekara botatzen dute abere eritasunez hil dena. Ez-dakite hortarik heldu direla min gaichtoak! ez-dakite hobe dela lurrean ehorztea lurren onkhailurik handiena!
Ene semea, etzaitezela izan achola-gabea ongarriaren gainean, ezen ongarri duenak altchatuko du bihi.
Abereak larrera sobera ibiliz, galtzen dugu ongarri hainitz. Maiz eta ardura abereak erdigoseak dagode alhapktetan, eta gero tcharrak heldu dira.
Bertzalde, larretako alhapideak