Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/175

Orri hau berrikusia izan da

— 158 —

Aitak. Nahi dut: bainan gizona estraputan gerthatzen denean, egin-ahalaz bermatu behar da atheka tcharretik ilkhitzera. Lurrera erortzen denak chutitzera egin beza, eta ez-geldi errara, norbaitek altchatuko duelakoan.
Semeak. ¿Zer egin zezakeen bada gizagaizoak?
Aitak. Ikhusteko zuen ongarririk-gabe gelditzera zihoala; hala etzela ongi atherako. Galdu izan zituen abereen ordainak leheo-bai-lehen eskuratu behar zituen; eta, arte hartan, luhumendak eta inthartetako ihaurkin ustelak chuchendu. Luhumenda hainitzek eta gisu phuska batek estaliko zioeten hobeki ongarri eskasa ezenetz samats usteldu-gabeak: