Orri hau berrikusia izan da
— 16 —
hezkurra eta egurra nasai izatea. Orduan laborariak baduke edari ona eta udekia ausarki. ¿Zer-da hobeagorik?
Eta etchalde batean arbolarik ez-bada ¿zertarik heldu da hori? Dudarik batere gabe laborariaren ezacholariatik. Geroni gare beraz gure buruen etsayak.
Ahalkagarri ere bada laborariarentzat arbolarik ez-izatea, ezen nor-nahik erran dezake alfer bat dela. Gauza ageria da, zeren arbolek lan nekhatu guti duten, eta hekiek ere heldu dira bertze lanak oro gutituak direnean.
Ez-laiteke bazterretcherik nahi mindegirik gabe. Gizon arthatsuak gasturik gabe izan detzazke bere onthasunaren zokho guzien bethetzeko landareak.